2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gaurkoan bi bideo utziko dizuet. Nire ustez, bideo oso interesgarriak dira. Beraz, hona hemen bideoak:






Bideo honetan argi uzten da, oso garrantzitsua dela jarrera optimista bat izatea gure bizitzan, era honetara bizitza errezagoa ikusiko dugu eta beti irribarre batekin ahoan. Gainera, esan behar dut ideia hau oso gogoan izan behar dugula, gure etorkizuneko lanerako oso garrantzitsua baita emozio onak umeei adieraztea. Azken batean, euren eredu edo erreferentzia izango gara eta hainbat ordu igaroko ditugu haurrekin eta haurren lehen urteetan batez ere, emozioak oso esanguratsuak eta garrantzizkoak dira. Beste alde batetik, bideoak adierazten digu, burmuina eta emozioak lantzeko, gorputza ere landu behar dela, eta burmuina muskulu baten moduan landu behar dela. Bukatzeko, ezin ditugu zirkunstantziak aukeratu, baina bai nola aurre egin egoera horrei. Beraz, alaitu aurpegia eta jan mundua, ez burua!






Beste bideo hau, aurrekoarekin lotuta dago eta ikusten da, gauza txarrak ikusteko era oso garrantzitsua dela eta beste bideoan ikusi den bezala, optimista izanez, bizitzak beste kolore bat izango du. 


                                            ESPERO DUT BIDEOAK GUSTATZEA !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina