2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Garaigordobilen (2007) liburuan agertzen den jolas esanguratsu bat azalduko da, emozioak eta IKTak bateratzeko:

Jolasaren izena "Emozioak, kartulinekin" deitzen da. Arbela digitalaren pantailan kartulina antzeko batzuk agertuko dira, emozioak irudikatuz (behekaldean adibideren bat dago). Umeak egunero ikastolara heltzean, zelan dauden aukeratu behar izango dute arbela digitalean eta era honetara, ikasiko dute emozioak adieraztea gauza ona dela eta aldi berean, arbela digitalaren erabilpena ikasiko dute, Jolas honi denbora eman behar zaio, hau da, 45 minutu inguru, umeak lasaitasunez haien sentimenduak eta emozioak adierazi behar dituzte eta. Esan behar da, kareta bat aukeratzean, sentimenduaren izenarekin lotu behar dugula. Bukatzeko, jolas koperatibo honen helburuak hurrengoak dira: komunikazioa, kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa landu. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina