2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Adituek diotenez, Adimen Emozionalean, 5 oinarrizko gaitasun daude:

- Norberaren emozioaren ezagutza: momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan joeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena.

- Emozioen bideratzea: beldurra, frustrazioa, amorrua, errua eta tristura bizitzako zailtasunei aurre egiteko moduak dira. Gure zerebruak haien bitartez laguntzen gaitu aurrera joaten. Emozionalki inteligenteak diren pertsonak, badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruenetan espresatzen eta oreka berreskuratzen.

- Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna da.Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.  

- Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak, baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen.

- Trebetasun soziala: Emozionalki inteligenteak direnak, lagunak egiten eta mantentzen dakite. Gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onuragarriak diren konponbideak bidaltzen dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina