2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Argi dago, gure gizartea teknologiaz inguratuta dagoela gaur egun eta horren ondorioz, gure etxeak eta ikastetxeak moldatu behar izan ditugu. Hona hemen, etxe teknologiko bat gure emozioen eta espresioen arabera gure beharrak betetzen dituena.





2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena


Hona hemen bideo interesgarri hau! Bideo honek, argi uzten digu pertsonok, emozioak kontagiatzeko eta guk besteen emozioaz kontagiatzeko programatuak gaudela. Gure emozioak, zelan komunikatzen garen, zelan konpontzen ditugun arazoak, zelan maitatzen dugun ... diktatzen dute, Gainera, denek dugu kontagiatzeko joera hori, joera innatoa baita.Hau, ispilu neuronen bidez gertatzen da. Haur txikiak, jaio ostean, jadanik imitatu ahal dute. Garrantzitsua da, emozio txarren kontagioa murriztea eta sahiestea. Adibidez, guk irakasle bezala kontuz handiz ibili behar gara, emozioak oso erraz transmititzen baitira. Bukatzeko, asko gustatu zait bideoan esaten den hurrengo esaldia:

" La gente olvida lo que haces, lo que dices, pero nunca olvida como le haces sentir "





2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Garaigordobilen (2007) liburuan agertzen den jolas esanguratsu bat azalduko da, emozioak eta IKTak bateratzeko:

Jolasaren izena "Emozioak, kartulinekin" deitzen da. Arbela digitalaren pantailan kartulina antzeko batzuk agertuko dira, emozioak irudikatuz (behekaldean adibideren bat dago). Umeak egunero ikastolara heltzean, zelan dauden aukeratu behar izango dute arbela digitalean eta era honetara, ikasiko dute emozioak adieraztea gauza ona dela eta aldi berean, arbela digitalaren erabilpena ikasiko dute, Jolas honi denbora eman behar zaio, hau da, 45 minutu inguru, umeak lasaitasunez haien sentimenduak eta emozioak adierazi behar dituzte eta. Esan behar da, kareta bat aukeratzean, sentimenduaren izenarekin lotu behar dugula. Bukatzeko, jolas koperatibo honen helburuak hurrengoak dira: komunikazioa, kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa landu. 




2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gaurkoan bi bideo utziko dizuet. Nire ustez, bideo oso interesgarriak dira. Beraz, hona hemen bideoak:






Bideo honetan argi uzten da, oso garrantzitsua dela jarrera optimista bat izatea gure bizitzan, era honetara bizitza errezagoa ikusiko dugu eta beti irribarre batekin ahoan. Gainera, esan behar dut ideia hau oso gogoan izan behar dugula, gure etorkizuneko lanerako oso garrantzitsua baita emozio onak umeei adieraztea. Azken batean, euren eredu edo erreferentzia izango gara eta hainbat ordu igaroko ditugu haurrekin eta haurren lehen urteetan batez ere, emozioak oso esanguratsuak eta garrantzizkoak dira. Beste alde batetik, bideoak adierazten digu, burmuina eta emozioak lantzeko, gorputza ere landu behar dela, eta burmuina muskulu baten moduan landu behar dela. Bukatzeko, ezin ditugu zirkunstantziak aukeratu, baina bai nola aurre egin egoera horrei. Beraz, alaitu aurpegia eta jan mundua, ez burua!






Beste bideo hau, aurrekoarekin lotuta dago eta ikusten da, gauza txarrak ikusteko era oso garrantzitsua dela eta beste bideoan ikusi den bezala, optimista izanez, bizitzak beste kolore bat izango du. 


                                            ESPERO DUT BIDEOAK GUSTATZEA !!!

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Adituek diotenez, Adimen Emozionalean, 5 oinarrizko gaitasun daude:

- Norberaren emozioaren ezagutza: momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan joeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena.

- Emozioen bideratzea: beldurra, frustrazioa, amorrua, errua eta tristura bizitzako zailtasunei aurre egiteko moduak dira. Gure zerebruak haien bitartez laguntzen gaitu aurrera joaten. Emozionalki inteligenteak diren pertsonak, badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruenetan espresatzen eta oreka berreskuratzen.

- Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna da.Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.  

- Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak, baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen.

- Trebetasun soziala: Emozionalki inteligenteak direnak, lagunak egiten eta mantentzen dakite. Gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onuragarriak diren konponbideak bidaltzen dituzte.

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena


Gaurkoan, zertan lagun gaitzake Adimen Emozionalak azalduko dugu. Askotan irakasle askok uste dute garrantzitsuena eduki akademikoak lantzea dela, baina orain argi ikusiko da oso garrantzitsua izateaz aparte, gauza askotan laguntzen duela.

- Norbere emozioen ezagutza hobea lortzen.

- Beste emozioak identifikatzen.

- Norbere emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzen.

- Emozio negatiboen ondorio kaltegarriei aurre hartzen.

- Emozio positiboak sorrarazteko gaitasuna lantzen.

- Norbere burua motibatzeko gaitasuna garatzen.

- Bizitzan jarrera baikorra izaten.

- Osasunez nahiz emozionalki gehiago zaintzen.

- Gure buruarekin hobeto sentitzen.

- Besteekin elkarbizitzen eta harreman emankorragoak egiten.

- Bizi dugun guztia ikasgai bihurtzen.

- Ilusioa eta itxaropena sorraraziko dizkiguten helmugak izaten.

Beraz, oso garrantzitsua da haurrekin Adimen Emozionala lantzea, azken batean, beharrezkoa da emozioak adieraztea, erakustea nola jokatu sentimenduen aurrean, erlazio berriak egiten, emozio horiek kontrolatzen ...        Azken finean, honek eragina izango du haurrarengan etorkizun batean eta zuzenki, bere pertsonalitatean.



2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Gaurkoan, emozioak zertarako balio duten azalduko dizuet. Aurretik esan dudan bezela, oso garrantzitsuak dira emozioak eta.

Emozioek susma ezineko kontrol eta oreka eremua irekitzen digute egoera berrien aurrean etengabe moldatu beharrean aurkitzen garenean. Hor sortzen dira aurre egin eta konpondu behar ditugun gatazka egoerak: arriskua, konpon ezineko galerak, lorpenak eta helburuak lortzeko motibazioa mantentzea eta frustrazioak kontrolatzea, besteak beste. Emozio bakoitzak ekintzen aurrean modu desberdinez prestatzen gaitu, helburu zehatzak lortzeko pautak eta helburuak zehazten dizkigu. Gutako bakoitzak aldez aurretiko joera biologiko bat du nerbio sistemak erregulatzen duen ekintzaren aurrean. Gero, gune esperientziek eta ingurune kulturalaren eraginak moldatzen dute. Burmuin emozionala eta burmuin arrazionala lotuta daude eta hainbat ezagutza forma elkarlotzen dituzte munduan gida gaitzaten.Bien artean koordinazio handia dago sentimenduak ezinbestekoak direlako pentsamenduarentzat eta alderantziz. Hala ere, pasioen edo beste egoeren agerpenak oreka hauts dezake, eta burmuin emozionalak burmuin arrazional, gaindu eta bahitzen du. Ondorioz, geure ekintzak irtenbiderik gabe edo akastun irtenbiderik gabe uzten du.