2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Argi dago, gure gizartea teknologiaz inguratuta dagoela gaur egun eta horren ondorioz, gure etxeak eta ikastetxeak moldatu behar izan ditugu. Hona hemen, etxe teknologiko bat gure emozioen eta espresioen arabera gure beharrak betetzen dituena.





2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena


Hona hemen bideo interesgarri hau! Bideo honek, argi uzten digu pertsonok, emozioak kontagiatzeko eta guk besteen emozioaz kontagiatzeko programatuak gaudela. Gure emozioak, zelan komunikatzen garen, zelan konpontzen ditugun arazoak, zelan maitatzen dugun ... diktatzen dute, Gainera, denek dugu kontagiatzeko joera hori, joera innatoa baita.Hau, ispilu neuronen bidez gertatzen da. Haur txikiak, jaio ostean, jadanik imitatu ahal dute. Garrantzitsua da, emozio txarren kontagioa murriztea eta sahiestea. Adibidez, guk irakasle bezala kontuz handiz ibili behar gara, emozioak oso erraz transmititzen baitira. Bukatzeko, asko gustatu zait bideoan esaten den hurrengo esaldia:

" La gente olvida lo que haces, lo que dices, pero nunca olvida como le haces sentir "





2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Garaigordobilen (2007) liburuan agertzen den jolas esanguratsu bat azalduko da, emozioak eta IKTak bateratzeko:

Jolasaren izena "Emozioak, kartulinekin" deitzen da. Arbela digitalaren pantailan kartulina antzeko batzuk agertuko dira, emozioak irudikatuz (behekaldean adibideren bat dago). Umeak egunero ikastolara heltzean, zelan dauden aukeratu behar izango dute arbela digitalean eta era honetara, ikasiko dute emozioak adieraztea gauza ona dela eta aldi berean, arbela digitalaren erabilpena ikasiko dute, Jolas honi denbora eman behar zaio, hau da, 45 minutu inguru, umeak lasaitasunez haien sentimenduak eta emozioak adierazi behar dituzte eta. Esan behar da, kareta bat aukeratzean, sentimenduaren izenarekin lotu behar dugula. Bukatzeko, jolas koperatibo honen helburuak hurrengoak dira: komunikazioa, kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa landu.